Search
Archive
Categories

Non sailkatua : 2007 Urtarrila 23

Lehen ariketa blog bat sortzea bazen, ibili naiz bigarren asteko lanak egiten ere, zintzoa ikaslea, gero! Hitzen esanahiak denborek moldatzen dituzte eta lehen menstruazioa edo hilekoa esateko odol jarioa zena, orain IKTeotan janzten garen heinean, beste zer azalezin bat ari da bihurtzen: zenbaki eta letra mordoa batzen dituen zirriborro moduko bat, inork gure blogean gertatutako zirkinik txikienaren berri izan nahi badu, alesti delakoan kopiatu behar duena.
Horixe bera egin dut ikastaroko hiru morroiren blog berrien jarioak kopiatuta.Txarto ulertu ez badut, modu honetan, euren blogetan harpidetza moduko bat egingo genuke.
Ea Teketenek oniritzia ematen didan…

Non sailkatua : 2007 Urtarrila 19

 Hau proba bat da… Barkatu, Gorka! Blogon kontu honetan urtebete inguru daroadanean, hasieran konturatu ez arren, blogaritza baino gauza egozentrikoagorik ez dagoela onartu behar dut, hemen nago ni ere bezalako zerbait.

 Hasierako hau aitortuta, neu ere blogkolikoa naizela esan behar:

  • Hiru-lau egunetan blogerako ideiarik ez dudanetan, neure barnean egonez moduko bat sortu eta, batzuetan, larritu ere egiten naiz: Hilzorian dago nire inbento hau!
  • Kinka horretan nagoenean, estriptisari ekiten diodala sarri eta, gero, ezagunek-eta nire blogaren existentziaz dakitenean, lotsatu.
  • Poz zentzubako bat sentitzen dudala comments 1 edo comments 2 irakurtzen dudanean, segapotoaren menpe bizi diren horienaren moduko bozkario txiki bat.
  • Sarritan, inorenean komentarioa idaztea dela besteek ezagut zaitzaten bidea: ni ere banaiz, gero!

Beste mota bateko plazer eta satisfakziño batzuk ere eskaintzen ditu blogak, ez da dena morroitza, baina horietaz beste nonoiz jardungo dugu.

Pertsonala
  • Deskribapena :
  • Nire ICQ:
  • Nire MSN:
Egutegia
Urtarrila 2009
A A A O O L I
« Urt    
 1234
567891011
12131415161718
19202122232425
262728293031  
links
Kredituak eta jarioak

Blog zerbitzua: mundua.com · Hosting zerbitzua: borobila
Edukien lizentzia: Creative Commons Aitortu-EzKomertziala-PartekatuBerdin 2.5